Zerbitzu sozialak

Gizarte zerbitzuak

Arduradun teknikoa

Bihotza Esnaola Edo Gizarte langilea udala@itsaso.eus

 

Zerbitzuak

Gizarte-zerbitzuak, gizarte-arazo zehatzei heltzen dieten programak eta baliabideak dira. Gizarte-beharrez arduratzen dira gizarte sustapena eta gizarte ekintza bultzatzeko.

Hiru administrazio publikoen artean kudeatzen da zerbitzu hau: Eusko Jaurlaritza, Aldundia eta Udala; Baina baliabide hauek eskuratzeko modu bakarra norberaren Udaleko gizarte zerbitzuetara gerturatzea da.

Itsasoko Udaleko gizarte langilea Almudena da. Berak, aholkuak emateaz gain, eskura jartzen dit gizarte arazoei heltzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak.

Besteak beste, hauek dira gizarte-langilearen ardurak:

  • Giza-zerbitzuak eskaintzea, kudeatzea eta koordinatzea
    • Herritarrekin eta gizarte-eragileekin etengabe harremanetan egotea.
    • Gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa ematea.
    • Zerbitzuak esleitzeko proposamenak egitea eta beraien jarraipena egitea.
  • Etxez etxeko laguntza koordinatzea
    • Norbanakoen zein familiaren ongizate fisiko sozial eta psikologikoa lehengora ekartzeko eta mantentzeko helburua duen gizarte zerbitzua da.
    • Bere kasa egin ezin ditzakeen eguneroko lanak egiten laguntzean dantza, bere betiko giroan bizitzen jarraitzeko aukera emateko.
  • Hirugarren adina
    • Adinduen behar-larriak antzematea eta zerbitzuak ematea: eguneko zentroetan, zahar egoitzetan, ordezko familietan eta abarretan.
    • Dependentziaren aurrezaintzarako programa ere eskaintzen da astero, pertsona nagusi autonomoei zuzendua. Irakurri gehiago honen inguruan.
  • Marjinazioaren prebentzioa eta gizarteratzea
    • Ekintza eta esku-hartze sozio-komunitarioei buruzko egitasmoak sortzea eta taxutzea: pobreziaren aurkako plana, drogamenpekotasunaren prebentzioa,...
  • Familia
    • Antzematea, aztertzea eta balioeste-lanak egitea adingabekoei ematen zaizkien tratu-txarrak edo horrelakoan arriskua dagoenean: jokabide desegokietan, jokabide hauek gizartean dituen ondorioetan, familia arazoekin lotzen direnean, etab.

 

Ordutegia eta txanda hartzeko informazioa

Gai hauen inguruan kezkarik edo galderarik baduzu, edota zerbitzu hauen eskaera egin nahiko bazenu, jarri udalarekin harremanetan gizarte-langilearekin hitzordua zehazteko.