Udal batzordeak
Udal Batzordeak
Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):
Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna
Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.
- Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
- Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
- Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Olatz Iza Maiora
Ekimen sozio-kulturalak
Asteartetan, 19:00etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.
- Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
- Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
- Arduradunak: Olatz Iza Maiora eta Anttoni Okariz Gorrotxategi
Azpiegitura eta ingurumena
Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.
- Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
- Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
- Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala
Bestalde, Batzorde Kudeatzaileko kide guztiak hamabost egunean behin biltzen dira gestioaren jarraipena egiteko era honetan:
Gobernu Batzordea
Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.
- Arduraduna: Gorka Sasieta Barrenetxea
Udal Batzordeen bilera aktak
Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:
Udal Batzordeen bileren aktak
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Herriko proiektuen proiektua; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak:Udaletxeko obra, Alegiako errepidearen bulebarizazioa, Jolas parkea Itsason; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Gabon jaiak eta apainketa, Jubilatuei bisita
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Euskaraldia, Jubilatuen eguna; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak:Udaletxeko obra, Alegiako errepidearen bulebarizazioa, Jolas parkea Itsason; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Euskaraldia eta Emakumeen Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak:Udazkeneko auzolana; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak:Udaletxeko obra, Alegiako errepidearen bulebarizazioa, Goimen: zuntza; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Herri Batzarra, Udazkeneko auzolana