Udal Osoko Bilkurak eta Herri Batzarrak

Udal Osoko Bilkurak eta Herri Batzarrak

Udal Osoko Bilkurak

Udaleko Osoko Bilkura udal-gobernuan herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da. Baina erabaki estrategiko handiak hartu aurretik, eztabaida guneak sortzen ditu bai batzorde desberdinen inguruan, baita Herri-Batzarretan ere. Zinegotzi guztiek osatzen dute eta alkatea da burua. Udalbatzak, Ohiko Osoko Bilkurak eta ez-ohikoak egiten ditu.

Udaleko Ohiko Osoko Bilkurak hiru hilabetean behin egin ohi dira, eta normalean asteazkenetan, Udal Batzordeak deialdian adierazten duen orduan.

Jorratu beharreko gaien presarengatik aukerarik ez dagoenean baliodun bi egun lehenagotik deialdia egiteko, Udalbatzak ez-ohiko Udal Osoko Bilkura deituko du.

 

Herri Batzarrak

Herri Batzarrak, herritarrei informazioa adierazteko erabiltzeaz gain, Itsasorentzat esanguratsuak diren erabakiak hartzeko gune ere badira. Tratatzen diren gaiak anitzak dira, hala nola, udal-aurrekontuak, hirigintza-antolamenduko plan orokorra (HAPO), zerbitzuak, auzolanak,... eta gobernu-organoak aintzat hartzen dituen beste hainbat gai.

Prozedurari dagokionez, herri batzarraren egitura honelakoa litzateke:

  1. Udalak ahalik eta informazio gehien herritarren eskura jarri eta Udalaren ikuspegia azaldu.
  2. Emandako informazioa azpitaldeetan eztabaidatu eta galderak eta kezkak jaso.
  3. Erantzunak eta kezkak jaso ondoren talde bakoitzeko bozeramaileak Batzarrari azaldu. Behar adinako argibiderik egon ez balitz, behar den denbora eman informazioa osatzeko.
  4. Informazio guztia eztabaidatu ondoren, batzarkideen isilpeko iritzia idatziz bozkatu (herrian erroldatutakoak eta 16 urtetik gorakoak).
  5. Batzarraren iritzia jaso ondoren, Udalbatzak erabakia hartu.

Bai Udal Osoko bilkuren deialdia bai Herri Batzarren deialdia herritar guztiei helarazten zaie eta herriko iragarki tauletan ere ikusgai jartzen dira.

 

Actas de reunión

pdf
537.34 KB
25·11·2023 Herri batzarra

Gai zerrenda:

  1. Alegiko dendaren proiektua: Estatutoen proposamena (Gorka Egiarekin)
  2. Batzar Nagusietan eta Aldundian bilerak: Auzo Udalaren gaia eta Usansolori buruzko akordioak gurean izan dezakeen eragina
  3. Goiko Ostatuko proiektuaren egoera (Aldundiko teknikoekin izandako bilera)
  4. Alegiako Elkarteko 2. solairurako diru-laguntza eskaera (Erein) 
  5. Baserri bide konponketak, konpostagailuak, kolunbarioa
  6. Ostatuko kontratu luzapena
  7. Agenda kulturala
  8. Azaroaren 25: Emakumeen indarkeriaren aurkako manifestu irakurketa
  9. Norberak lekarkeena 
pdf
2.07 MB
29·07·2023 Herri batzarra

Goiko Ostatuaren erabilera eta obraren inguruko hausnarketaren akta.

pdf
494.51 KB
01·04·2023 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

 

  1. Dendaren galdetegietatik ateratako ondorioak eta hurrengo pausoak (Gorka Egiaren eskutik)
  2. Siadecoren galdetegietatik ateratako ondorioak (Itsaso Osarekin) 
  3. Maiatzeko Udal Hauteskundeak
pdf
11.31 MB
15·07·2022 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

 

  1. 2022ko otsaileko batzarraz geroztik emandako pausoak
  2. Batzar Nagusietako prozesua non Itsasok auzo-udalaren aukera izango duen
  3. Auzo-udal izateko siadecorekin irailetik aurrera garatuko dugun parte-hartze prozesua
  4. Inbertsioetarako proposamenak (diru-laguntza berriak)
  5. Udazkenerako agenda
  6. Norberak lekarkeena
pdf
563.84 KB
26·02·2022 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

 

  1. 2021eko batzarraz geroztik emandako pausoak
  2. 2022ko otsailaren 17an izandako Batzar Nagusietako agerraldia
  3. Alegiko dendaren proiektua
  4. 2022ko aurrekontuak eta inbertsioetarako proposamenak (diru-laguntzak)
  5. Kultur agenda
pdf
108.24 KB
13·11·2021 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

 

  1. Aurreikusitako inbertsioen garapen egoera eta lotutako diru-laguntzak.
  2. 2021eko Udal aurrekontuen egoera
  3. Auzo Udalaren gaiarekin Batzar  Nagusietan egindako bidea
  4. Urte bukaera bitarteko kultur  agenda
  5. 2022rako proposamenak
  6. Norberak lekarkeena
pdf
157.04 KB
08·05·2021 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

  • Urriko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak
  • Ezkioko ordezkariekin adostutakoak
  • Foru Aldundian maiatzaren 3an Auzo Udalaren inguruan izandako bilera
  • 2021erako aurrekontuak
  • Udaletxeko ganbara aretoa: erabilera balioanitza
pdf
1.1 MB
17·10·2020 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

  • Itsasoren udalerri izaerari dagokion Madrileko Auzitegi Gorenaren aurkako sententziaren ondoren jorratutakoak
  • Otsaileko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak
  • Udazkeneko auzolana urriaren 24ean
pdf
98.56 KB
19·05·2020 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

Azken Batzarretik honakoak:

  1. Alarma Egoeran Udal Batzordeak hartutako erabakiak
  2. Gizarte Langilea
  3. 2020ko Foru Fondoaren jaitsiera
  4. Udaletxeko ganbarako proiektua
  5. Landa bideak egokitzeko diru-laguntza programa
  6. Ormaiztegi-Alegi-Ezkio bidegorriaren inguruko eskarea Aldundira
  7. Smart village programa
pdf
631.57 KB
29·02·2020 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

Azken Batzarretik honakoak:

  1. Abenduko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak (Alegiako bulebarizazioa, Zumarraga-Beasain peajea, Gernikako arbolaren landaketa, Auzolana, Bide publikoen inbentarioa eta ordenantza, Udaletxeko ganbara eta teilatuko obra, Udal artxiboa, Itsaso 2030 lantaldeak)
  2. Aurrekontuak 2020
  3. Ondare naturalaren berreskurapena
— 10 Resultados por página
Mostrando el intervalo 1 - 10 de 22 resultados.