Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea 2024ko udaberriko auzolana

Aurtengo udaberriko auzolana larunbatean, apirilaren 20an, burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.
20 API
Auzolana

2024ko UDABERRIKO AUZOLANA

Aurtengo udaberriko auzolana larunbatean, apirilaren 20an,  burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Auzolanean taldeka egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira:

  • Su egurra egin 

  • Egurra ebaki, pitzatuta jarri, parrila azpia prestatu eta bertan sartu

  • Ostatuko bentiladoreak jarri

  • Adarrak txikituz, konpostagailuentzat lehorra sortu

  • Alegiako zabor ontziei topea jarri

  • Dendako altzariak montatu

  • Lorategiak atondu

  • Kizkitzan:

  • Teilatua eta kanaloiak garbitu… Sobranteari irteera eman

  • Plaza ertzeko mahaia zuzendu

  • Antenatik gora, suelto dauden eskailera mailak finkatu

 

JARRAIAN, 19:30ETAN,  PARTAIDE GUZTIAK ITSASOKO OSTATUAN EGINGO DEN AFARIRA GONBIDATUAK GAUDE. 

 

Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke. Eskertuko genuke apirilaren 19rako izena ematea, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal izango diren.


 

Denoi eskerrak emanez, 

                                                       Itsasoko batzordea

 

Itsason,  2024ko apirilaren 13an