Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
2020ko UDAKO AUZOLANA
Aurtengo udaberriko auzolana egiterik izan ez zenez, datorren larunbatean, uztailaren 4ean, burutuko da. Itsason 15:00etan elkartuko gara.
Auzolanean taldeka egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira:
- Falta diren etxe izenen seinalitikak jarri: Egiluzeazpia, Intxaurzelaieta, Kortalde, Albitsuondo, Isuelazabaleta, Izagirretxikia, Izagirrehaundia, Goikoetxe, …...
- Bi ibilbideetan falta diren seinaleak eta leku izenak ipini (Torreburu, Arrobizabal,...)
- Altzigarragan: iturrirako bidezidorra berreskuratu, seinalea konpondu eta panelari teilatua jarri
- Itsasoko gunean: Sakristi azpiko ura kanalizatu, Elizaren aurreko atea, elizatariko ranpa eta bankua tratatu, Goiko plaza txukundu (egurrak eta teilak kendu), zangak garbitu, San Lorentzoko seinalea jarri eta etxe-izen panelak aldatu
- Desbrozatze lanak: Itsusturrin eta Alegian
- Elizetan, bai Itsason eta Alegian, distantziak markatu eta covid neurrientzat egokitu
- Lorategiak txukundu eta berritu Itsason eta Alegian
Jarraian, 19:30ak aldera, partaide guztiak Ostatuan egingo den mokadutxora gonbidatuak gaude.
Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke uztailaren 2rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.
Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere eskularruak eramatea eskatzen da.
Itsasoko Udal Batzordea
2019ko ekainaren 29a