Blog sarrerak:
Atzealdea Aurtengo udaleku bereziak amaitu dira
2020·07·17
Aurtengo udalekuak bereziak izan dira, Covid19aren pandemiaren erdi erdian izan ditugulako.
Zenbait errutina desberdin izan ditu aurtengoak: goizean termometroarekin neurtu, musukoa jantzi, eskuak garbitu eta martxan...
Baina horrek ez die haur eta gazteei atzera egin eta aurkitu dute denbora pasa eta hainbat gaien inguruan ezagutza jorratzeko aukera aparta.
Lehen astean, kiroletan, hainbat disziplina desberdin ukitu zituzten: jolasak, mendizaletasuna, igerilekura irteera eta txirrindu txangoa.
Hurrengo bi asteetan berriro, hiru ekintza uztartu dituzte: Sukaldaritza, keramika eta Natura eta basoa. Sukaldaritzan, bigarren urtez, Itsasoko Ostatukoen bitartez hainbat plater goxo prestatzen ikasi eta dastatu ahal izan dituzte.
Keramikan berriz, Pottekoen eskutik buztinarekin lana egin eta sormena landu dute, hainbat elementu desberdin sortuaz.
Azkenik,natura eta basoan, Aranzadiko Mikel Etxeberria biologoarekin, jolas eta irteeren bitartez, gure ingurumenaren ezagutzan sakondu ahal izan dute. Era berean, herri inguruko txoko eta aberastasun naturala ezagutu dute.
Guztietarako, Maddi Salutregi begiralearen laguntza paregabea izan dute.
Hasierako beldur eta arazoak ekidin ahal izan ditugu eta denon artean tarte atsegin bat izateko aukera ahalbidetu.
Ea hurrengo urtekoetarako berriro ere normaltasuna itzultzen zaigun!