Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

2020ko Udazkeneko Auzolana

Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 24ean, burutuko da. Itsasoko plazan 14:30etan da hitzordua.
19 URR
Auzolana

Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 24ean,  burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Auzolanean taldeka egiteko aurreikusi lanak hauexek dira:

  • Altzigarragako iturria txukundu
  •  Itsusturri garbitu (hustu) eta desbrozatu. Anfibioak babesteko neurriak hartu. 
  • Bidegurutzetako seinaleak zuzendu
  • Alegiako eta Itsasoko lorategiak txukundu
  • Alegiko bide berde bazterra eta zubi pareko erreka garbitu
  • Su egurra prestatu
  • Seinalitika kokatu S Lorentzo bidean
  • Wifi seinaleak jarri

 

Jarraian, 19:30ak aldera,  partaide guztiak Ostatuan egingo den mokadutxora gonbidatuak gaude

 

Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke urriaren 22rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.

 

Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere  eskularruak eramatea eskatzen da. 

Denoi eskerrak emanez,

 

            Itsasoko Udal Batzordea

2020ko urriaren 18an