Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea 2021-2022 ekintzen eskeintzari buruzko inkesta
2021-22 EKINTZEN ESKAINTZARI BURUZKO INKESTA
COVID egoera hobetzen ari dela ikusirik eta intzidentzi datuak asko hobetu direla jakinik, Itsaso Herrian hainbat ekintza martxan jarri nahi dira irailetik aurrera, normaltasunez hasteko moduan izatea espero baitugu. Horregatik, eta antolaketarekin hasteko, herritarron interesak jaso nahi ditugu, 2021-22rako eskaintza finkatzeko.
Honela bada, eskertuko dizuegu inkesta hau erantzungo bazenute (X batekin markatuz) eta Itsasoko udaletxeko zein Alegiako elizatariko buzoian sartzea, Udaletxera deitzea (943477790) edo mezu bat bidaltzea (udala@itsaso.eus) ekainaren 30a baino lehen.
X | EKINTZAK | IZEN-ABIZENAK |
Helduen topaketak (astean behin) | ||
Keramika (astean behin) | ||
Pilates (astean behin edo bitan) | ||
Tai-chi, astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 20:30etara | ||
Tertulia literarioak (lau hilabetez behin) |
PROPOSAMEN BERRIAK (Beste aukera batzuk):
-
OHARRA: Taldeak sortzean finkatuko dira ekintzak eta egutegiak
Adeitasunez,
Itsasoko Batzordea
2021eko ekainaren 19an