Blog sarrerak:

Atzealdea 2021eko Udaberriko Auzolana

16
Hainbat lan eman ziren aurrera eguraldi paregabearekin eta ondoren, Ostatuak prestatutako Herriko produktuen afari-merienda dastaketa izan genuen

2021·04·24


Larunbata, apirilak 24, eguerdiko 2,30etan geneukan hitzordua. Lanerako eguraldi paregabea eta 35 herritar batu ginen, hainbat lan aurrera eramateko asmoarekin:

  • Lorategiak txukundu eta berritu Itsason eta Alegian
  • Jarlekuak kokatu eta bernizatu (Alegia eta Itsason)
  • Desbrozatze lanak (Itsusturrin eta eta San Lorentzon)
  • Udaletxeko leiho batzuen barroteak eta Alegian Garbiguneko bankua margotu
  • Eroritako zuhaitzekin su-egurra prestatu
  • Itsasoko Goiko plaza txukundu eta iturria garbitu
  • Artxibo Historikoa Udaletxean kokatu

Lanen  ondoren, herriko ekoizleen produktuekin Itsasoko Ostatuak prestatutako afari goxoaren dastaketarekin amaitu genuen eguna.

Egun horretako hainbat argazki dituzue ikusgai.

 

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16