Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

2021eko Udaberriko Auzolana

Aurtengo udaberriko auzolana larunbatean, apirilaren 24ean, burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.
24 API
Auzolana

2021ko UDABERRIKO AUZOLANA

Aurtengo udaberriko auzolana larunbatean, apirilaren 24ean,  burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Auzolanean taldeka egiteko aurreikusi lanak hauexek dira:

  • Lorategiak txukundu eta berritu Itsason eta Alegian
  • Jarlekuak kokatu eta bernizatu (Alegia eta Itsason)
  • Desbrozatze lanak (Itsusturrin eta eta San Lorentzon)
  • Udaletxeko leiho batzuen barroteak eta Alegian Garbiguneko bankua margotu
  • Eroritako zuhaitzekin su-egurra prestatu
  • Itsasoko Goiko plaza txukundu eta iturria garbitu
  • Artxibo Historikoa Udaletxean kokatu
 

Jarraian, 18:30ak aldera,  partaide guztiak Itsasoko plazan Herriko Produktuekin egingo den mokadutxora gonbidatuak gaude. 

 

Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke apirilaren 23rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.

 

Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere  eskularruak eramatea eskatzen da. 

Denoi eskerrak emanez, 

 

            Itsasoko Batzordea

2021eko apirilaren 21ean