Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

2021eko Udalekuak Itsason

Aurten ere Itsason txikienentzat udalekuak izango dira ekainaren 28tik uztailaren 23ra.
4 EKA
Ikastaroa

Itsasoar guztioi agur!

2021eko Udalekuak antolatu nahian, aurtengoan herriko gaztetxoenei zuzenduak izango dira. Dagoeneko 4ko taldea osatuta dago. Hala ere, jarduera honen berri herritarrei jakinarazi nahi dizuegu.

Ondorengo taula honetan azaltzen direnak proposamenak dira eta interesa azaltzen duzuenon artean, bilera egin eta beharrezkoak diren doikuntzak burutuko dira.

EGUNAK Ekainaren 28tik Uztailaren 23ra
ORDUTEGIA Goizeko 10:00etatik 13:00etara
ADINA(asteko eta familiako) 4 eta 9 urte bitartean
PREZIOA
  • Partaide 1:     10€
  • 2 partaide:     17,5€
  • 3 partaide:     22,5€
EDUKIAK Jolasak, irudimena, sormena, marrazketa, zeramika, antzerkia, musika,...
 

  OHARRAK: 

  • ·AUTOBUSA beharrezkoa badu partehartzaileren batek, ordutegiak doituko dira autobus zerbitzura.
  • TALDEA: Segurtasun neurriak direla eta, gehienez 6 haurreko taldea bakarrik onartuko da.
  • IZEN-EMATEA eta INFORMAZIO GEHIGARRIA: Ekainaren 4a baino lehen Udaleko telefono honetara deituz: 943 477 790 edo udala@itsaso.eus helbide elektronikoan.

 

            Itsasoko Batzordea

2021eko maiatzaren 22an