Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

2021eko udazkeneko Auzolana

Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 30ean, burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.
30 URR
Auzolana

2021ko UDAZKENEKO AUZOLANA

Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 30ean,  burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Auzolanean taldeka egiteko aurreikusi lanak hauexek dira:

  • Kizkitza (teilatua garbitu, panelari markoa jarri -baita bide berdekoari ere-, faroaren argi sentsorea lekuz aldatu, lanpararioa ireki eta zer duen aztertu,...)
  • San Lorentzo (itukinak konpondu eta teilatua garbitu)
  • Desbrozatze lanak (Itsusturrin eta eta San Lorentzon)
  • Su egurra prestatu
  • Itsasogoeneko bidegurutzean landare hesia jarri
  • Lorategi txukunketa Itsason eta Alegian

Jarraian, 18:30ak aldera,  partaide guztiak Itsasoko Ostatuan Herriko Produktuekin egingo den mokadutxora gonbidatuak gaude. 

 

Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke urriaren 29rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.

Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere  eskularruak eramatea eskatzen da. 

Denoi eskerrak emanez, 

            Itsasoko Batzordea

2021eko urriaren 22an