Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

2022ko udalekuak

2022ko udalekuetarako izen-emate epea zabaldu da.
12 MAI
Ikastaroa

2022ko UDALEKUAK ITSASON

 Itsasoar guztioi agur! 

2022ko Udalekuak antolatu nahian, aurtengoan herriko gaztetxoenei zuzenduak izango dira. 

Ondorengo taula honetan azaltzen direnak proposamenak dira eta interesa azaltzen duzuenon artean, bilera egin eta beharrezkoak diren doikuntzak burutuko dira. 

EGUNAK

Ekainaren 27tik Uztailaren 22/29ra (erabakitzeke taldearen arabera aste kopurua)

ORDUTEGIA Goizeko 10:00etatik 13:00etara
ADINA 4 eta 12 urte bitartean

PREZIOA 

(asteko eta familiako)

 

● Partaide 1: 10€ 

● 2 partaide: 17,5€ 

● 3 partaide: 22,5€

 

EDUKIAK: Jolasak, irudimena, sormena, marrazketa, zeramika, antzerkia, musika,... 

OHARRAK: 

  • AUTOBUSA beharrezkoa badu partehartzaileren batek, ordutegiak doituko dira autobus zerbitzura. 
  • · IZEN-EMATEA eta INFORMAZIO GEHIGARRIA: Maiatzaren 27a baino lehen Udaleko telefono honetara deituz: 943 477 790 edo udala@itsaso.eus helbide elektronikoan. 

            Itsasoko Batzordea

2022ko maiatzaren 10ean