Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

2023ko udalekuak

Udalekuetan parte hartzeko izen-emate epealdia zabaltzen da maiatzaren 26ra arte
02 MAI
Zerbitzuak

2023ko UDALEKUAK  ITSASON

 

Itsasoar guztioi agur!

2023ko Udalekuak antolatu nahian, aurtengoan ere herriko gaztetxoenei zuzenduak izango dira. 

Ondorengo taula honetan azaltzen direnak proposamenak dira eta interesa azaltzen duzuenon artean, bilera egin eta beharrezkoak diren doikuntzak burutuko dira.

 

EGUNAK: Ekainaren 26tik Uztailaren 21era (zehazteko)

ORDUTEGIA: Goizeko 10:00etatik 13:00etara

ADINA: 4 eta 12 urte bitartean

PREZIOA (asteko eta familiako)

  • Partaide 1:     10€
  • 2 partaide:     17,5€
  • 3 partaide:     22,5€

EDUKIAK

Jolasak, irudimena, sormena, marrazketa, zeramika, antzerkia, musika, ibilaldiak, ...

 

OHARRAK: 

 
  • AUTOBUSA beharrezkoa badu partehartzaileren batek, ordutegiak  autobus zerbitzura egokituko dira.
  • IZEN-EMATEA eta INFORMAZIO GEHIGARRIA: Maiatzaren 26a baino lehen Udaleko telefono honetara deitu 943 477 790 edo udala@itsaso.eus helbide elektronikora idatzi.


 

                                                                                    Itsasoko Batzordea

2023ko maiatzaren 02an