Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea 2025eko Udalekuak Itsason
2025eko UDALEKUAK ITSASON
Itsasoar guztioi agur!
2025eko Udalekuak antolatu nahian, aurtengoan herriko gaztetxoenei zuzenduak izango dira.
Ondorengo taula honetan azaltzen direnak proposamenak dira eta interesa azaltzen duzuenon artean, bilera egin eta beharrezkoak diren doikuntzak burutuko dira.
EGUNAK |
Ekainaren 23tik Uztailaren 24ra |
ORDUTEGIA |
Goizeko 10:00etatik 13:00etara |
ADINA |
4 eta 12 urte bitartean |
PREZIOA (asteko eta familiako) |
|
EDUKIAK |
Jolasak, irudimena, sormena, marrazketa, zeramika, antzerkia, musika,... |
OHARRAK:
- AUTOBUSA beharrezkoa badu partehartzaileren batek, ordutegiak doituko dira autobus zerbitzura.
- IZEN-EMATEA eta INFORMAZIO GEHIGARRIA: Maiatzaren 30a baino lehen Udaleko telefono honetara deituz: 943 477 790 edo udala@itsaso.eus helbide elektronikoan eta izena ematen dutenekin bilera antolatuko da,
Itsasoko batzordea
Itsason, 2025ko maiatzaren 17an