Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea 2026ko KORRIKA
2026ko KORRIKA
Hemen da Korrikaren 24. edizioa!
‘Euskara gara’ lelopean, euskararen herria zeharkatuko du 24. KORRIKAk martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Omendua, Errigora izango da.
24. KORRIKAk hizkuntza-komunitatea ekarri nahi du lehen lerrora. Hizkuntza gutxituek gero eta erronka handiagoa dute hiztunak zein hitz egiteko espazioak eskuratzeko edo orain artekoei eusteko; horregatik, ezinbestekoa da komunitatearen pertenentzia —identitatea— hizkuntzarekin izaniko gozamenezko bizi-esperientziei lotzea.
Martxoaren 28an, Goierritik pasako da eta EUSKARALDIA taldeak eramango du Itsasoren lekukoa.
Korrika dela eta, honako ekimen hauek egingo dira Itsason:
- martxoaren 26an, osteguna, 18:15etan: IRAKURLE TALDEAREN SOLASALDIA
Iñaki Dorrosoro Maioz-en “Azpijokoa Azpiazun” liburua izango dugu tertuliagai eta idazlea bera gure artean izango dugu.
- martxoaren 28an, larunbata, goizeko 8:45etan Alegiako Zelai-Ondon elkartuko gara, oinez Altzibar edo Uribar aldera joateko.
- Ondoren, herriko produktuekin Zelai-Ondo Elkartean gosalduz amaitu dugu.
- Eman izena aldez aurretik udaletxean (943477790 edo udala@itsaso.eus)
Aurtengoan ere, KORRIKA app-a prest izango da: Egunez egunekoa, herriz herriko bilatzailea (non eta noiz), KORRIKAren egoera unean bertan, Korrika Laguntzaileen txokoa eta informazio gehiago.
Batu zaitez gurekin Korrikara! Deskargatu KORRIKAren APPa eta ekin KORRIKAri!
Gure artean izango zaitugulakoan,
Itsasoko Batzordea Itsason, 2026ko martxoaren 20an