Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea 2026ko udaberriko auzolana
2026ko UDABERRIKO AUZOLANA
Aurtengo udaberriko auzolana larunbatean, maiatzaren 2an, burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.
Auzolanean taldeka egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira:
- Inbaditzaileak kentzen segi
- Su egurra prestatu (Pardon, Epelde aldean, Aizpuru aldean,...)
- Desbrozatze lanak egin (Itsusturri)
- Kizkitzako taberna margotu
- Lorentzon hesia konpondu eta ingurua txukundu
- Udaletxeko eguzki plakak garbitu
- Informazio panelak garbitu, ibilbideetako seinaleak jarri
- Lorategiak atondu eta parkeko magnolioa kimatu
- Alegiko elkartean, solairuen arteko igoera margotu eta sensoredun lanparak jarri
JARRAIAN, 19:30ETAN, PARTAIDE GUZTIAK ITSASOKO OSTATUAN EGINGO DEN AFARIRA GONBIDATUAK GAUDE.
Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke. Eskertuko genuke apirilaren 30rako izena ematea, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal izango diren.
Denoi eskerrak emanez,
Itsasoko batzordea
Itsason, 2026ko apirilaren 24an