Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Euskaraldiaren amaiera ekitaldia

Abenduak 10ean egitarau zabala, "Lehendakari gaia" antzezlana eta "Auskalo zeinek jarriak" bertso afariarekin.
10 ABE
Kultura

  

Itsasoar agurgarriak:

Abenduko agenda kulturalaren barruan eta EUSKARALDIAren programarekin jarraituz, bi ekintza ditugu datorren larunbaterako, abenduaren 10erako:

  • 18:30etan, ANTZERKI SAIOA dugu Alegiako pilotalekuan. “Lehendakari gaia” antzezlanarekin datoz guregana Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
  • 21:00etan, AFARIA ETA BERTSO  EMANALDIA izango dugu Alegiako ZELAI-ONDO elkartean.  “Auskalo zeinek jarriak” bertso saioa eskaintzera datoz Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariak. 

Afariaren prezioa 25€-koa izango da eta izena emateko Udaletxera deitu (943 477790 edo 628437422) edo posta elektroniko honetara idatzi udala@itsaso.eus abenduaren 7rako.

Gure artean izango zaitugulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez,har ezazue agur bero bat,

   

                                                                              Itsasoko Batzordea

 

 

2022ko abenduaren 01ean