Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Itsasoar agurgarriak:
Abenduko agenda kulturala iristear den honetan, hemen doaz lehenengo asteburuko zehaztepenak:
- Abenduaren 3an Euskararen Naziarteko Eguna
HAURREN AURREAN HELDUAK HELDU solasaldiaren proiekzioa botako dugu 19:00etan Udaleko Ganbaran.
Haurren aurrean helduok heldu aktibazio ekimenaren baitan azaroaren 30ean Martin Ugalde Kultur Parkean izango den solasaldia entzuteko aukera izango dugu. Bertan hainbat helduon hizkuntza praktikak (guraso, hezitzaile, lagun, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideen artekoak) alda daitezen eta euskara gehiago erabil dezagun aktibazio ekimenak proposatu ziren.
- Abenduaren 4ean PASTA TAILERRA
Herriko Produktuak sustatzea helburuarekin, pasta tailerra egingo da Hariztizabal baserrian, 16:00etatik 19:00k bitartean. Tailerraren kostua 5€-koa izango da (egunean bertan egingo da ordainketa)
Aldez aurretik Udaletxean izena ematea komeni da (943477790 edo udala@itsaso.eus)
- Abenduaren 5ean 18,30tan TOMBOY PELIKULA emanaldia Itsasoko udal ganbaran.
Pelikulak jatorriko hizkuntzan dira eta euskarazko azpitituluekin.
Laure, 10 urteko neskatila, beste auzo batera joango da bizitzera gurasoekin eta ahizpa txikiarekin batera. Auzoan lagun berriak egingo ditu eta joko eta barre algaraz igaroko du uda. Laurek, hala ere, sekretu bat du: bere burua Mickäel mutiltzat aurkezten du. Lisa, taldeko neska bat, harekin maiteminduko da Mickäel dela pentsatuz, eta horrek egoera korapilatsuak eragingo ditu.
Gure artean izango zaitugulakoan,
Itsasoko Batzordea
Itsasoko Batzordea
2021eko azaroaren 28an