Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Alegian auzolana

Alegiako lur sail publikoa txukuntzeko auzolana egingo da datorren ostiralean, uztailaren 29an arratsaldeko 16:00etan
29 UZT
Auzolana

ALEGIAN AUZOLANA 

Alegiako lur sail publikoa txukuntzeko auzolana egingo da datorren ostiralean, uztailaren 29an. Arratsaldeko 16:00etan elkartuko gara.

Auzolanean egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira:

  • Plazarekin muga egiten duen pareteko sarea eta paretaren zati bat kendu
  • Desbrozatu
  • Zaborra eraman
  • Mahaiak eta aulkiak jarri
  • Baranda eta argiak jarri

Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko aurrez datuak beharko genituzke uztailaren 28rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.

Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere  eskularruak eramatea eskatzen da. 

Denoi eskerrak emanez, 

        Itsasoko Batzordea

2022ko uztailaren 21an