Blog sarrerak:

Atzealdea Amaitu dira aurtengo Udalekuak

41
4 asteetan zehar, hainbat jarduera jorratu dituzte gure herriko haur eta gazteek. Ondo pasatzeaz gain, hainbat ezagutza landu dituzte eta Alegiko jolas parke berria apaindu

2018·07·20


4 aste iraun dute Udalekuek, ekainak 25etik Uztailaren 20ra arte.

Ekintza desberdinak landu dira 4 aste horietan eta jarduera desberdinetan trebatu dira gure gazteak. 

Hau izango litzateke horien laburpena:

  • 1go astea: Kirola

Data: Ekainaren 25etik 29ra

Enpresa: Zerki kooperatiba Txikia (2 begirale etorri dira)

Begirale zaintzailea: Maddi Salutregi

Parte-hartzaileak: 10 haur eta nerabe (5 eta 15 urte artean)

Jorratu dituzten kirolak:

- Astelehena: hainbat joku egin dituzte frontoian: frisbeearekin, harrapaketatan etab…
- Asteartea: Ormaiztegiko igerilekura joan diraeta beratn igerian eta hainbat joku egin dituzte- 
- Asteazkena: Patinetan eta erraketan ibili dira frontoian
- Osteguna: Oinez Kizkitzako baselizaraino egin dute txangoa.
- Ostirala: Bizikletan Lazkaoraino egin dute joan etorria.

  • 2go astea: Keramika eta pintura

Data: Uztailaren 2tik 6ra

Enpresa: Pott Zeramika (Maite eta Jone aritu dira begirale gisa)

Zaintzailea: Nisrine Haissouf

Parte hartzaileak: 13 haur eta nerabe (4 eta 15 urte artean)

Aste osoan zehar, lehen esan bezala, helburu eta ardura batekin lan egin dute: Jolasparkeko apainketa diseinatu eta sortzea. Horrela, bai beraien irudimena baina baita ardura hori kudeatzea ere landu nahi izan dira.

Astelehenean, ideien erauntsi bat egin dute, jolasparke batean izan daitezkeen apaingarriak nolakoak izan behar zuten pentsatuaz: horrela, kiroletako tresna, animalia etab..en ideiak atera dira. Ondoren, bakoitzak bere ideia landu du pinturaren bitartez. Behin ideia hori ondo landu dutenean, keramikara pasa dira, buztinarekin sortuaz irudi hori eta buztinari eman beharreko tratamendu guztiekin amaituaz: labean egosi eta pintatuaz.

  • 3go astea: Hipika eta ingelesa

Data: Uztailaren 9tik 13ra

Enpresa: Ibur Hipika Kluba (2 begiraleekin, Jesus eta Arantza)

Begirale zaintzailea: Nisrine Haissouf

Parte hartzaileak: 10 haur eta nerabe (4 eta 15 urte artean)

Aste honetan, lehen esan bezela, 3 alderdi jorratu dituzte:

- Ingelesa landu dute, zaldiaren munduko hiztegia garatuaz.

- Animaliaren zaintzako ikasgaia izan dute: egin beharreko zaintzak, ikuilua prestatu edo elikagaiak.

- Zaldian ibili dira eta domako hainbat joku egin dituzte zaldiaren gainean.

  • 4go astea: Robotika

Data: Uztailaren 14tik 20ra:

Enpresa Doplay (Asier egon da irakasle modura)

Begirale zaintzailea:Maddi Salutregi

Parte hartzaileak: 14 haur eta nerabe (5 eta 17 urte artean)

Robotikaren hastapenetan lan egin dute. Robota bera nola diseinatu eta piezen bitartez ensanblatu.

Ondoren, programatu egin dituzte eta programazioaren hastapenak landu dituzte, robot horiek hainbat funtzio egin ditzaten (mugitu, besoak altxa etab…)

Eta azkenik, talde desberdinen robotak estrategia jokuetan lehiatu dira. Besteei banderak lapurtu, puntuak ematen dituzten piezak jaso, horretarako diseinatuta dagoen taula berezi batean.