Blog sarrerak:

Areto balioanitzaren irekiera ekitaldia

1
2021eko lehen Herri Batzarra probestuaz, berriki egokitu den Udaleko sapaiko Areto balioanitz berriaren irekiera ekitaldia egin zen, bertsoak eta aurreskua tarteko.

2021·05·08


2021eko lehen Herri Batzarra deitua zegoen, urtean zehar orain arteko hainbat gai tratatzeko (ikusi Herri Batzarraren Akta bere atalean).

Lehendabizikoz, amaitu berri den Udaleko sapaiko Areto Balioanitzean egin da bilera. Eta lehen aldia izaki, bertso eta aurreskuarekin eman zaio ongi etorria Areto berriari, bertan hemedik ere hainbat ekimen aurrera eramango direnaren ustetan.

Datorren ostirala, maiatzak 15erako deitu da bilera, Areto berriari eman nahi zaizkion erabilera desberdinei buruz hitzegin eta funtzionamendu berria egituratzeko. 

Azkenik, aipatu behar da, ezinbestekoa izan dela Areto Balioanitzaren garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapenerako Programaren 2018 ekitaldiko Leader diru-laguntza.

 

1