Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Gaitu egitasmoaren trebatze saioa
AUZOLAN DIGITALA
GAITU EGITASMOA
Euskararen egunaren bezperan, abenduaren 2an, Gaitu egitasmoaren beste urrats bat eman nahi dugu Itsason, Auzolan digitalarena hain zuzen ere.
Herritarrek nola parte hartu dezakete? Ahots dohaintza egitea oso erraza da, eta edozein ordenagailu/mugikor/ tablet-etik egin daiteke. Horietako bat eskuetan izatea eskatzen zaizue eta gaitu.eus helbidean sartzea.
Ariketa sozial bezala planteatzen dugun honetan, girotze lan bat egingo da hasieran (ez da beharrezkoa aurretik trebatuta egotea, elkarrekin egingo ditugu beharrezkoak diren frogak) eta grabaketak binaka egitea proposatuko dugu. Grabaketez gain, beste batzuek egindako grabaketak balioztatzeko ere erabiliko dugu denbora tarte hau.
- Abenduaren 2a, larunbata
- 18:00etatik 20:00etara
- Itsasoko Plazako karpan
Ondoren denon arteko merienda-afaria egingo da karpan bertan.
Egin dezagun teknologiarekin ere euskararen alde!
Bertan elkartuko garelakoan, jaso agur bero bat!
Udal Batzordea eta Euskaraldia lantaldea
2023ko azaroaren 27an