Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Emakumeen kontrako indarkeria desagertarazteko Nazioarteko Eguna

Azaroak 25erako Itsason izango diren ekintzen zerrenda
25 AZA
Herri Batzarra

  

Herritar agurgarriok,

Azaroaren 25ean , ostirala, “EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DESAGERTARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA” ospatzen da. Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko konpromisoarekin bat egin nahi dugunez, honako ekintza hauek antolatu ditugu Itsason

  • 19:00 oihal more zatiekin herrian jositako PUNTU LILA handia  Udaletxeko balkoian jarriko dugu.
  • 19:10-20:10 Ganbara Aretoan Emakundek “zaharrak eta emakumeak botere eraldatzailea eraikitzen” antolatu zuen Jardunaldiko bi adituen hitzaldiak berrikusiko ditugu:
  • Anna Freixas Farre, gerontologo feministarena
  • Mariqueta Vázquez Albertino, zahartze osasungarrirako emakume elkartearen kidea (AMES)
  • 20:15-20:30 Parte-hartzaileen arteko solasaldia.

Aldarrikapen-ekintza honetara gonbidatuta zaudete. 

 

                                               Itsasoko Batzordea

 

2022ko azaroaren 18an