Blog sarrerak:

Atzealdea Batzorde Kudeatzaile berriaren eraketa

3
Abguztuak 5ean izan zen Batzorde kudeatzaile berria eratzeko ekitaldia. Bertan, Itsasoko Batzorde Kudeatzaileko kideak izendatu eta lehendakaria aukeratu zen.

2019·08·05


2019ko Abuztuak 5ean egin zen Batzorde Kudeatzaile berria eratzeko ekitaldia. Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatutako 5 kide berriak ondorengoak dira: Gorka Sasieta, Anttoni okariz, Maria Isabel Olanga, Kaietano Iraeta eta Olatz Iza.

Udaleko Idazkari den Martin Iparragirreren aurrean Adineko mahaia osatu zen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak uztailaren 30ean eginiko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, Batzorde Kudeatzaile berria eratu zen.

Batzorde kudeatzaileko kideek Gorka Sasieta aukeratu zuten Batzordeko Lehendakari hurrengo 4 urterako.

Kargua onartu, makila jaso eta inguratutakoen zorionak jaso zituzten denek. 

1 2 3