Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Batzorde Kudeatzailea desegiteko bilkura

Astelehena otsailak 15, arratsaldeko 6tan ospatuko den plenoan Batzorde Kudeatzailea desegingo da. Gonbidapena luzatzen zaie herritarrei Auzo Udala aldarrikatzeko eta etorkizuneko funtzionamenduaren berri ematen da.
11 OTS
Zerbitzuak

Itsasoar guztioi agur!

Datorren astelehena, otsailaren 15a, izango da Estatuko Auzitegi Gorenaren sententzia exekutatu eta eskenatoki berri baten aurrean jartzen gaituen eguna. Egun honetan bertan, Batzorde Kudeatzailea desegingo da 18:00etan egingo den plenoan. Gonbidapena luzatzen dizuegu guztioi bertaratu eta Auzo Udala aldarrikatzeko.

Baita ere adierazi nahi dizuegu, fase berri honen aurrean Batzordekideok itsasoarren zerbitzura egoten jarraitzeko prest gaudela, eta orain arte bezala zuen partehartzea eta babesa beharrezkoak direla:

  • Ezkio-Itsasoko Udala izango denarekin koordinatzen jarraituko dugu Jarraipen Batzorde bileretan. 
  • Ofizialki 2021eko Ezkio-Itsasoko kontabilitatea bakarra izanagatik ere, aurrekontuak bananduta eramango dira.
  • Itsasoko lan Batzorde irekiekin jarraituko dugu, asteazkenero, orain arte bezala.
  • Komunikazio bide ofizialak mantenduko dira eta Itsasoarrei dagozkien jakinarazpenak guk bideratuko ditugu, aldian-aldian herritarrei informazioa helaraziz.
  • Foru Aldundian bilera eskatu da etorkizunari buruz hitz egiten hasteko, Itsason Auzo Udala sortzeko aukera hizpide.

 

Itsasoko Udal bulegoaren zerbitzuak* era honetan bermatuko dira:

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
12:30-14:00 12:30-14:00   12:30-14:00 12:30-14:00
    16:00-19:00    
 

*Iker Lizardi administrariak gainontzeko ordutegia, astelehenetik ostegunera 9:30tatik 12:30tara Santa Lutziko Udal eraikinean egingo du.

 

Gizarte langilearen ordutegia, orain arte bezala, ostegunetan, 9:00etatik 13:00etara, Itsasoko Udal bulegoan. 

Gogoratu harremanetarako, bulegora bertaratu, telefonoz deitu ( 943477790) edo posta elektronikoa (udala@itsaso.eus) erabili dezakezuela 

Besterik gabe, jaso ezazue  gure agurrik beroena.


 

            Itsasoko Udal Batzordea

2021eko otsailaren 10an