Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Batzordeen itzulera aste honetan

Covid19ren eraginagatik etenda geratu ziren Batzordeak berriro martxan jarriko dira aste honetatik aurrera
12 MAI
Zerbitzuak


Itsasoar guztioi agur!

Martxoaren 14ean etenda gelditu ziren batzorde eta lantaldeetako bilerak berriro martxan jarriko dira, segurtasun bermearekin.

Aste honetan sozio-kultural batzordearekin hasiko gara: Asteartea, maiatzak 12, 19:30etan. 

Gainontzeko bileren datak aldian aldian adierazten joango gara.

Laster arte!

 

  Udal Batzordea

Itsason, 2020ko maiatzaren 11a