Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Baztan-era irteera
HERRIKO IRTEERA
urriaren 12an, larunbata
Bi urteren ondoren herriko irteera antolatu dugu elkarrekin egunpasa ederra igarotzeko asmoarekin.
Baztan izango dugu jomuga, Elizondo, Beartzun, Amaiur, Aniz, besteak beste, bisitatuz.
EGITARAUA
- 8:45 Irteera. Autobusa Alegiako beheko taberna zenaren parean hartuko dugu.
- 10:30 Señorio de Bertiz-en sarreran hamaiketakoa (antolakuntzak eramango du).
- Segidan, bi ekintza hauetako bat aukeran:
A) 11:30-14:00 Beartzungo abentura parkea.
Hauen artean aukeratu behar da izena ematerakoan:
- arroila jaitsiera
- Bia ferrata + tirolinak
B) 12:00-14:00 Amaiurko gaztelua eta Elizondo herriko ondare artistiko-historiko ederra bisitatu.
- 14:30 Bazkaria elkarrekin Urgain jatetxean, Oronoz-Mugairin.
- Entsalada edo eguneko heltzekoa sakramentuekin
- Oilasko errea edo bakalaua saltsan
- Postrea eta kafea
- 17:00 Bazkal ondoren bisita gidatua: Aniz-eko Jauregi Esnekiak ikustera joango gara (ezagutu eta dastatu).
- 20:30 itzulera Alegiara.
OHARRAK:
- Izen-ematea Udalean bertan egingo da irailaren 30erako, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).
- Izena ematerakoan bakoitzak adierazi beharko du goizean egin nahi duen ekintza eta bazkarirako menua.
- Prezioak: Helduak 20 € ; ikasleak 12 €; 10 urtetik beherakoak doan. Autobusean kobratuko da.
Gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat,
Itsasoko Batzordea
Itsason, 2024ko irailaren 19an