Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Bertako Produktuen sustapenerako II. Jardunaldia Itsason
BERTAKO PRODUKTUEN SUSTAPENERAKO
II. JARDUNALDIA ITSASON
Itsasoar guztioi agur!
Iaz hasitako bidetik, Elikadura eta Kontsumo arduratsua sustatzen jarraitze aldera, aurten II.Jardunaldia izango da eta ekainaren 18rako antolatu dugu Itsason.
ORDUA | JARDUERA | LEKUA |
17:00etatik 20:30tara |
AZOKA Barazkiak, esnekiak, eztia, frutak, keramika, ogia eta pastak, zukuak, eztia, bitxiak, etab.... |
Itsasoko plazan |
18:00etatik 19:30tara |
DOKUMENTALA “Zure platerean hasten da mundua” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia |
Udaletxeko Ganbaran |
20:00etan |
SUKALDARITZA IKUSKIZUNA Bertako Produktuak osagai hartuta, jendaurreko erakustaldia eskainiko du Ostatuko Manuk. |
Itsasoko plazan |
Ondoren…. |
PRESTATUTAKO JAKI GOXOAK DASTATZEKO aukera izango dugu. (Azokan tiketak salduko dira 7€-ren truke) |
Itsasoko plazan |
Besterik gabe, eta gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat!
Itsasoko Batzordea
2022ko ekainaren 09an