Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Bertako Produktuen sustapenerako III. Jardunaldia Itsason

Ekainak 3rako antolatu da Elikadura eta Kontsumo arduratsua sustatzen jarraitze aldera III.Jardunaldia, azoka,tailer, hitzaldi eta afariarekin amaituz.
03 EKA
Kultura

 

Itsasoar guztioi agur!

Aurreko urteetan hasitako bidetik, Elikadura eta Kontsumo arduratsua sustatzen jarraitze aldera, aurten III.Jardunaldia izango da eta ekainaren 3rako antolatu dugu Itsason.  

 

- 17:00etatik 20:30etara: AZOKA Itsasoko plazan.

Barazki eta frutak, keramika, esnekiak, eztia, ogia eta pastak, zukuak, bitxiak, arropa eta osagarriak, xaboiak, etab....

Ekoizleak:@pottkeramika @ehunduz @urteaga.urkulegi @hariztizabalbaserria @miriamotamendi @cos_mo_artisautza @araizbitxiak @imzdesignerwear @isla.pitxiak @goitibaserriz @mimogoxo @korosti_kafea #behieko #goiekoharagia

 

- 18:00etatik 19:00etara: AURPEGIRAKO KREMA TAILERRA

Mimogoxo-ren eskutik aurpegirako hidratantea egingo da sendabelarrekin

 

- 19:00etatik 20:00etara: "BARNE BIDAIA” LIBURUAREN AURKEZPENA

Iosune Arrondo Areizaga idazlearen eskutik

 

- 20:30etan: AFARIA HERRIKO PRODUKTUEKIN

(Azokan tiketak salduko dira 10€-ren truke)

 

Besterik gabe, eta gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat!

 

Itsasoko Batzordea

2023ko maiatzaren 25ean