Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Bertako Produktuen sustapenerako I. Jardunaldia
Itsasoar guztioi agur!
Elikadura Osasuntsua eta Jasangarria abiapuntu hartuta eta Bertako Produktuak sustatze aldera, lau ekimenez osatutako I.Jardunaldia izango da maiatzaren 29an:
- 17:00etatik - 20:30tara: AZOKA
Barazkiak, esnekiak, eztia, frutak, keramika, ogia eta pastak, zukuak, eztia, bitxiak, etab....
Itsasoko plazan
- 18:00etatik - 19:30tara: NUTRIZIO TAILERRA
Amaia Aierbek “Elikaduratik ongizatera, bertatik bertarako elikagaietatik” tailerra eskainiko digu.
Bertan ekintza praktikoak eta dastatzeko aukera izango dugu.
Udaletxeko Ganbaran
- 20:00etan: SUKALDARITZA IKUSKIZUNA
Bertako Produktuak osagai hartuta, Ostatuko Manuk erakustaldia egingo du jendaurrean.
Itsasoko plazan
- Ondoren…. Manuk PRESTATUTAKOAREN DASTAKETA
(Azokan tiketak salduko dira 5€-ren truke)
Itsasoko plazan
Besterik gabe, eta gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat!
Itsasoko Batzordea
2021eko maiatzaren 22an