Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Bi desfibriladore kokatu dira herrian
Bi desfibriladore kokatu dira herrian zehar: Bata udaletxe atarian kokatu da; bestea, berriz, Alegiako elkartean.
Desfibriladoreak jartzeaz gain, laister bihotz birika bizkortze ikastaro bat ematea dago aurreikusita. Hau larrialdietako prozesu bat da, pertsona batek arnasteari edo bihotzeko taupadak izateari uzten dioenean egiten dena. Larrialdi hau bihotz infartu-batek, deskarga elektriko batek, itoaldi batek edota bihotza gelditzea eragiten duen beste edozein arrazoik sor dezake.
Arazo horri, bihotza gelditzeari, alegia, aurre egiteko erabiltzen da desfibriladorea. Gailu elektriko honek deskarga elektriko baten bitartez bihotza berriro bere funtzionamendu egokira itzularazi dezake. Kontuan izan behar da bihotza gelditzea dela bat-bateko heriotzen kausarik ohikoena.
Itsason, 2019ko abuztuaren 23an