Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Bihotz-Birika-Bizkortze ikastaroa
BIHOTZ-BIRIKA-BIZKORTZE IKASTAROA
Itsasoar agurgarriok,
Apirileko agendari amaiera emateko, BIHOTZ-BIRIKA-BIZKORTZE ikastaroa izango dugu datorren astean.
- Apirilak 26 eta 28 - 18:30etatik 20:30etara - Itsasoko ganbara aretoan: Bihotz-Birika-Bizkortze formazioa.
Lehenik eta behin, azalpen teorikoa jasoko dugu eta ondoren praktikak egingo ditugu lurrean etzanda. Horretarako, kanpineko esterilla edo antzeko zerbait eramatea eskatzen zaigu.
Formazioan jasotako informazioaz gain, GOMENDAGARRIAK diren beste hainbat argibide ere izango ditugu gure artean partekatzeko, hala nola, zer egin horrelako kasuen aurrean: asma, hemorragiak, shock egoerak, larrialdi neurologikoak, larrialdi diabetikoak, larrialdi alergikoak, traumatismoak,...
Aldez aurretik izena ematea gomendatzen dugu (943477790 edo udala@itsaso.eus)
Gure artean izango zaitugulakoan,
Itsasoko Batzordea
2022ko apirilaren 22an