Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Itsasoko Coworking postuetarako deialdia

Itsasoko Coworking guneko postuetan interesatuta daudenen izen emate epea zabaldu da martxoak 31ra arte
10 MAR
Zerbitzuak

ITSASOKO COWORKING GUNEKO POSTUETAN INTERESATUTA DAUDENEN IZEN EMATE EPEA IREKITZEA.

Behin Itsasoko Coworking gunea egokituta eta Ezkio-Itsasoko Udal Osoko Bilkurak 2021eko abenduaren 22an eginiko batzarrean adostutako “ITSASOKO COWORKING GUNEKO ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA” behin betiko izaeraz onartuta, hauek dira laburbilduta proiektuan parte hartzeko onartutako baldintzak:

1.- Ezkio-Itsason erroldatutako persona fisikoak eta/edo beraien egoitza soziala Ezkio-Itsason duten pertsona juridikoak izan daitezke onuradun 

2.- Ondorengo egoera batean egon beharko dute:

  • CoWorking ITSASO Gunean lanean hasten diren enpresa berriak edo ekintzaileak.
  • Enpresa sortu berriak edo jardunean hasten diren autonomoak
  • Gizarte Segurantzan alta emanda dauden enpresa eratuak edo autonomoak/profesionalak.
  • Telelana besteren kontura egiten duten langileak.

3.- Interesatuek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute postuaren eskaerarekin:

  • NAN edo IFK
  • Errolda edo egoitza sozialaren egiaztagiria
  • Jarduera memoria

4.- Postu iraunkorrak eta aldi baterakoak daude aukeran. 

  • Iraunkorrak: 25€/hileko kuota
  • Aldi baterako 2 aukera: Hileko/30 eguneko bonoa 50€-tan edo Eguneko sarrera 6€tan

5.- Ikusi Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Ordenantza xehetasun guztietarako.

 

Izena emateko epea ireki da: 

IZENA EMATEKO EPEA: 2022ko martxoaren 31 arte izango da (osteguna).

LEKUA: Ezkio-Itsasoko Udaletxeko idazkaritzan/Itsasoko Udal Bulegoan.

  

2022ko martxoaren 10ean