Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Herrian Denda martxan jartzeko prozesuaren lehen saioa

Denda jartzeko hausnarketaren lehen saioa izango da larunbata martxoak 26, arratsaldeko 6,30etan Itsasoko Ganbara Aretoan.
26 MAR
Zerbitzuak

HERRIAN DENDA MARTXAN JARTZEKO PROZESUA

(1. SAIOA)

Denok gogoan izango dugu orain 3 urte, ITSASO 2030 proiektu estrategikoa zehazteko itsasoarrok erantzundako galdetegian, ekimen baloratuenetako bat izan zela herrian denda bat eskura izatea.

Hori dela eta, 2021eko Europako funtsen deialdia aprobetxatuz, proiektua aurkeztu zen eta dirulaguntza lortu da.

Beraz, urtebete daukagu egitasmoa martxan jartzeko eta denda horrek ibilbide sendoa izan dezan, jaso beharko genuke herritarrok zer eskatzen diogun denda horri. Lehen urrats horrek markatuko du zein beste antzeko esperientzia ezagutu, produktuen aukerak, kudeaketaren forma juridikoa, ordutegiak, kontratazioak etab.

Prozesuarekin hasteko honako deialdia prestatu dugu eta interesa duzuen guztiok animatzen zaituztegu parte-hartzera:

 

NON: Itsasoko Ganbara Aretoan

NOIZ: martxoaren 26an, larunbata, 18:30etan

GAI ORDENA: 

  • Goierri mailako Biziola eta BiziGaia kooperatiben aurkezpena
  • Herriko dendaren inguruan: kokapen egokiaren bila (arauen aldetik oztoporik ez izateko).
  • Zer denda mota nahi dugu: gertuko adibide batzuk ezagutu (Itsasondo, Bergara…), galdetegia partekatu
  • Urte osoko kronograma zehaztu abenduan egitasmoa martxan jartzera iristeko
  • Laburpena eta hurrengo saioa

Aurrez eskerrak eta agurra,

 

                                                      Itsasoko Batzordea

 

2022ko martxoaren 21ean