Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
EKAINEKO EKINTZEN PLANGINTZA ETA EGITARAUA
EGUNA | EKINTZA | LEKUA | ORDUA |
---|---|---|---|
Ekainak 19 |
Gazteen ekaineko kontzertua eta parkearen inaugurazioa |
Alegin |
19:00 |
Ekainak 23 |
San Juan Bezpera
|
Itsasoko plazan |
20:30 |
Ekainak 25 |
Argindarraren fakturak aztertzeko tailerra (1) |
Itsasoko Udal Aretoan |
19:00 |
Ekainak 26 |
Irakurle taldearen solasaldia “3 mariak” Arantxa Urretabizkaia |
Itsasoko Udal Aretoan | 18:30 |
Ekainak 28 eta Uztailak 5 |
Lehen sorospenak: Bihotz-Birika-Bizkortzea ikastaroa (2) |
Partaide kopuruaren arabera | 18:00 - 20:00 |
Ekainak 30 |
Herri Batzarra |
Koru azpian | 19:00 |
OHARRAK:
(1) Ekainaren 25ekoa energia aurrezteko fakturak aztertzeko tailerra denez, baldintza batzuk bete behar ditu parte-hartzaile bakoitzak:
- ekainaren 20rako izena ematea
- norberak bere argindar faktura ekartzea edo
- telefono mugikorra eskura izatea edo
- ordenagailu eramangarriarekin etortzea (helbide elektronikoa eta pasahitza jakitea beharrezkoa)
(2) BBB ikastaroa bi egunetan burutuko da. Ikasle bakoitzak ekainaren 22rako izena eman beharko du, esterilla eta boligrafoa ekarri beharko ditu eta gainontzeko dokumentazioa Komunikazio batzordeak bideratuko du.
Parte hartu nahi duenak dei dezala honako tlf zenbakira ( 943477790) edo mezu bat bidali helbide elektroniko honetara: udala@itsaso.eus
Aldez aurretik zuen parte hartzea eskertuz, agur bero bat,
Udal Batzordea