Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren egitaraua
Herritar agurgarriok,
Ekitaldiz betea dator aurtengo Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna eta herri bakoitzak egitarau jakin bat baldin badu ere, eskualde mailako bategiteak ere antolatu dira.
Hona hemen Itsasorako antolatu dena:
EGUNA | EKINTZA | LEKUA | ORDUA |
Martxoak 7 |
Tailerra Historian zehar feminismoaren bilakaeran eragina izan duten emakume adierazgarrienen kartelak egin |
Udal Aretoan | 19:30 - 20:30 |
Martxoak 8 |
Erakusketa "Feminismoaren bilakaera historian zehar" Ahozko Azalpena ere emango da |
Ostatu atarian
|
13:00
|
Martxoak 8 |
Argazkia Errebindikazio-ospakizun argazkia aterako da |
Herriko plazan |
13:45 |
Martxoak 8 |
Bazkaria Izen-ematea: Ostatuan bertan edo 943880315ra deituta |
Ostatuan | 14:00 |
Martxoak 8 |
Eskualdeko manifestazioa Kotxeetan Itsasotik irten Beasaingo igartzara joateko Oharra: kotxeetan lekua izango da eta soinean kolore morea duen ezaugarriren bat eramatea aholkatzen da |
17:00 |
Gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat,
Udal Batzordea
Itsason, 2020ko martxoaren 03a