Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Emakumeen kontrako indarkeria desagertarazteko egunaren aldarrikapena

Ondorengo ekintzak antolatu dira Nazioarteko egunaren ospakizunerako Azaroak 25ean 19:00etatik aurrera Itsasoko udal Ganbaran
25 AZA
Ospakizuna

Herritar agurgarriok,

Azaroaren 25ean , osteguna, “EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DESAGERTARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA” ospatzen da. Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko konpromisoarekin bat egin nahi dugunez, honako ekintza hauek antolatu ditugu Itsason Ganbara Aretoan:

  • 19:00etan: oihal more zatiekin jositako PUNTU LILA handia Udaletxeko balkoian jarriko dugu.
  • 19:10etatik 20:30etara IBAI FRESNEDO adituak  Emakunderen prestakuntza egitasmoaren barnean eskainitako hitzaldia berrikusiko dugu:"Ikasle mutil berdinzaleak hezteko erronka”

Aldarrikapen-ekintza honetara gonbidatuta zaudete. 

 

            Itsasoko Batzordea

2021eko azaroaren 22an