Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
ENERGIA ERAGINKORTASUNARI BURUZKO TAILERRA
Foru Aldundiak energia kontsumoari buruzko ARGITU tailerrak eskaintzen ditu herritarrak energiaren gaian sentikortzeko. Bi tailer dira guztira eta ekainean egin genuen lehenengoa: DATUAri buruzko tailerra.
Orain ENERGIA ERAGINKORTASUNARI buruzkoaren eskaintza egin digute.Tailerra doakoa da baina izen-ematea eskatzen digute, gutxieneko kopurua ziurtatu ahal izateko.
Finkatu dugun eguna, lekua eta ordutegia ondorengoa da:
LEKUA: Itsasoko Udaletxea
EGUNA: Astelehena, abenduak 17
ORDUTEGIA: 17:30etatik 19:30etara
Izen-ematea Udalean bertan egingo da abenduaren 14rako, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).
Gaiaren garrantzia azpimarratuz, etortzera gonbidatzen zaitugu.
OHARRA: DATUAri buruzko tailerrera etortzerik izan ez zenutenok eta orain interesa duzuenok, aukera izango zenukete 19:30etatik aurrera. Zuen argindar faktura ekartzea beharrezkoa da.
Gure artean izango zaitugulakoan,
Itsasoko Udal Batzordea
Itsason, 2018ko abenduaren 12a