Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Euskara ikastaroa Itsason

2020-2021 ikasturteari begira, aurrematrikula egiteko aukera izango da ekainaren 19ra bitartean
14 MAI
Zerbitzuak

EUSKARA KLASEAK ITSASON

 

2019-2020 ikasturtean bezala, 2020-2021 ikasturteari begira Euskara ikasi nahi duen orok aurre-matrikula egiteko aukera izango du Goiztiri AEK Euskaltegian ekainaren 19ra bitartean.

Klaseak Itsason izango dira, izena emandakoen artean adostutako ordutegian.

Itsasoko Udalaren helburuak bi hauek dira:

  • Alde batetik, orain arte klaseak jaso dituzuen horiei jarraitzeko aukera ematea
  •  eta bestetik, euskararen normalizazioan urrats berri bat ematen hasi nahi duzuenoi, bidea ireki eta erraztea

Euskara klaseak diruz lagunduak izango dira. 

Beste edozein argibideetarako, Udalera deitu.

Besterik gabe, agur!

 

 

  Udal Batzordea

Itsason, 2020ko maiatzaren 12a