Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
2018 - 2019 ikasturtean zehar Euskara klaseak jasotzeko bi talde osatu dira eta irakasle baten beharra dago. Argibideak eta izena emateko Udalarekin harremanetan jarri.
05
UZT
Zerbitzuak
EUSKARA KLASEAK EMATEKO
2018-19 ikasturtean zehar Euskara klaseak jasotzeko bi talde osatu dira herrian. Horretarako, Udalak herritarrei aukera eman nahi die irakasle lanak betetzeko. Hauek dira ikasleekin adostu diren ordutegiak
Egunak: Astelehenetik ostiralera, astean bi egunez
Ordutegia: 90 minutuko klaseak 9:30etatik 12:00k bitartean (zehazteke) edo/eta 19:00etatik 20:30etara
Bete Beharreko Baldintzak:
- Itsason erroldatua egotea
- Euskara gaitasun agiria (EGA) edo baliokidea izatea
- Arlo honetan esperientzia izatea baloratuko da
Izena eman eta argibideetarako:
Herritarren batek interesa azalduko balu izena eman dezala Udaletxean, bulego orduetan, bertara deituta (943477790) edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus, uztailaren 20a baino lehen,
Itsasoko Udal Batzordea
Kategoriak
Iragazi kategoriaren arabera:
Kategoriak
Jakinarazpenak