Blog sarrerak:

Atzealdea Euskaraldia eta mendi irteera

11
Abenduako ekintzei hasiera eman zaie euskaraldiaren aurkezpena eta ondorengo bertso afariarekin eta hilabete honetako mendi irteerarekin

2019·12·08


Abenduako lehen astebukaera honetan izan dute hasiera bai ekintzez beterik datorren Abenduako plangintzak, baita 2020ko Euskaraldiak ere.

Ostiralean izan zen Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia. Inguratutako herritarrek beraien Bizipenak/Desioak txarteltxotan idatzi eta sarea osatu zuten eta Euskaraldirako Kike Amonarrizek idatzitako testu bateratua irakurri. Ekitaldia amaitzeko talde argazkia atera zen.

Euskaraldiko animoei jarraipena emateko Bertso Afaria izan zen Ostatuan, Alaia Martin eta Sustrai Colina bertsolariekin. Afariak ere bazuen berezitasuna, garaiko Herriko Produktuekin eginiko menua izan zelako eta herriko ekoizleek beraien neguko katalogoa ere banatzeko probestu zuten bertaratutakoen artean.

Igande goizean ere, afarian jan eta edandakoak izerditzeko aukera zegoen, abenduako mendi irteera prestatua zegoelako. Oraingoan, Gorbea inguruak ezagutzera joan ziren.

Areatzako Pagomakur parkinetik irten eta ibilbide zirkularra egin zuten Atxulaur, Itxulegor eta Superlegor kobazuloak ezagutuaz. Paraje ederrak argazkietan ikus daitekeenez.

Abenduako ekintzek aurrera jarraitzen dute datorren astean ere, Kontsumobideren tailerra, Itsaso 2030 Herri Batzarra eta Ramon Ayerzaren hitzaldiarekin.

 

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11