Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Euskaraldiko ekitaldien kronograma
EUSKARALDIAREN KRONOGRAMA
Aurkezpena irailaren 22an izan zen (ongi-etorria egin, guztion artean panela osatu -Ostatuko sarreran geratu dena-, bertsoak abestu, kronograma azaldu, abestia, izen-ematea eta pintxo-potea -herriko produktuak erabiliz-) eta hurrengo egunetarako ondorengo ekintzak daude aurreikusita:
- Urriaren 27an, auzolanean txapa eta pankarta tailerra antolatu da;
- Azaroaren 10ean, txapa eta gomendio banaketa egingo da, herriko produktuekin eginiko pintxo-potearekin bukatuz;
- Azaroaren 17an, kantu-afaria ospatuko da, Joseba Iparragirre trikitilariarekin eta herriko gazteen laguntzarekin;
- abenduaren 3an, Euskaraldiaren egitasmoaren amaiera eta Euskararen egunaren ospakizuna.
Euskaraldia kanpainak irauten duen bitartean, Ostatuko sarrera Euskaraldia egitasmoaren inguruko ezaugarriekin atontzen joango gara.
Dei egiten dizuegu herritar guztiei Ekimen honekin bat egin eta antolatu diren ekintzetan parte-hartzera.
Udal Batzordea
Itsason, 2018ko urriaren 10a