Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Euskaraldiaren 4. edizioko ekintzak

Maiatzak 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiaren 4. edizioarekin Itsason izango diren ekintzak jarraian.
15 MAI
Kultura

Itsasoar guztioi!

Aurten ere badator Euskaraldia eta edizio berri honetan Itsason izango
ditugun ekintzen berri ematera gatozkizue.

MAIATZAREN 11an:

  • 13:00etan: HAMAIKAKOAren ARGAZKIA Itsasoko plazan. Hamaikakoa osatzeko erronka hartu dugu batzordean gaudenok.

Euskararen alde eraginez, hamaikoakoaren irudi bat osatzea, alegia: Hamaika laguneko taldea litzateke, inoren ordezkari izan gabe, modu pertsonalean eta borondatez arituko garenak.

Talde anitza osatuko dugu guztion artean.

  • 13:30etan: TXAPA eta ORRI-MARKATZAILEEN BANAKETA. HIKA pegatinak ere eskura izango ditugu.

MAIATZAREN 24ean:

  • Arestian, egun...! emanaldia Itsason. Partehartzaileak: Andoni Egaña, Aitor Furundarena, Andoni Salamero. Arratsaldeko 7etan Ganbara Aretoan.

                                                                  Itsasoko Euskaraldiaren lantaldea

                                                                Itsason, 2025eko maiatzaren 5ean

                                                                        ONGI ETORRI EUSKARALDIRA!