Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Euskararen nazioarteko eguneko ekitaldia
Nazioarteko Eusko Ikaskuntzak horrela aldarrikatuta, 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz Euskararen Eguna Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere (Parisen, Mexikon, Buenos Airesen, Caracasen, New Yorken eta beste hainbat lekuetan). 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Harrezkero, urtero egin da egunaren ospakizuna.
Itsason ere ez genioke egun honi hutsik egin nahi. Hori dela eta, ekitaldi xume bat antolatu dugu datorren iganderako, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz.
Helburu bikoitza izango luke ekitaldiak:
- Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan liburuaren talde-irakurketa saioa egitea.
- Euskal literaturari ateak ireki asmoz, Itsason irakurle taldea eratzea.
Ekitaldia datorren igandean, abenduak 3, eguerdiko 12:30etatik 13:30etara izango da, Itsasoko Udalaren Aretoan.
OHARRA:
Parte hartzaile bakoitzak liburu hau eskuragarri izango du, ondoren ere irakurketaz gozatu ahal izateko.
Parte hartzera animatuz,
Itsasoko Udal Batzordeburua, Gorka Sasieta Barrenetxea