Blog sarrerak:

Atzealdea Gabonetako ospakizunak

10
Gabonetako astebukaera luzea izan da: larunbatean hasi hainbat ekitaldirekin eta 24ean herrian barrena kantari jardun arte.

2018·12·26


Esan bezala, gabonetako lehenengo txanpa hau larunbatean hasi zen.

Ekintza desberdinak eraman ziren aurrera: batetik, kantu entsegua gabon bezperarako prestatzen.

Bestetik, txikienen gozamenerako, lehenengo ipuin kontaketa eta ondoren Olentzero eta Mari Domingin-en etorrera. Mendeun-eko bidean behera etorri ziren zaldi txiki eta guzti.

Umeek gutunak prest zituzten eta denak izan zuten biekin egoteko aukera.

Azkenik, gaztain jana izan zen gerturatutako guztien artean.

Astelehena, abenduak 24ean berriz, goizeko 9etan zegoen hitzordua eta jende multzoa aurkeztu zen abesteko gogoz beteta. Goizean zehar Itsasoko kaskoa eta baserrietan ibili ondoren, Ostatuan bazkaldu eta Mandubia eta Matxinbenta ingurukoak egin ziren ondoren. Handik itzuli eta Alegiko etxeetan eta Alegi inguruko baserrietan abesten bukatu genuen arratsaldeko 7ak aldera.

Etxe guztietan izandako harrera eskertzekoa, limosnaz gain, hainbatetan izan baitzen jateko eta edateko ugari.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10