Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Gaitu egitasmoaren trebatze saioa

Azaroak 18, 19:00etan aurrera eramango den egitasmoaren berri ematen dizuegu ondorengo jakinarazpenean
18 AZA
Kultura

GAITU EGITASMOAREN  

TREBATZE SAIOA 

Azaroaren 18an  

Gaitu egitasmoaren berri eman genizuen orain dela aste pare bat:  inteligentzia artifizialak euskaraz egin dezan, erronka baten aurrean  aurkitzen gara: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin  dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Milaka ahots behar  dira eta milaka grabazio ordu euskaraz. Ahotsen datu-basea  guztion artean sortzea da helburua, euskaldun guztion onurarako.  

Herritarrak kontzientziatzeko eta egitasmoaren berri emateko  datorren larunbatean egingo da ekimenaren trebatze saioa.  

  •  Azaroak 18, larunbata 
  •  19:00etatik 20:00etara 
  •  Itsasoko Ganbara aretoan 

OHARRA: Honen harira, abenduaren 2an, Euskararen Egunaren  bezperan, AUZOLAN DIGITALA egingo da Itsason. Bidaliko dugu  honen egitaraua. 

Bertan elkartuko garelakoan, jaso agur bero bat! 

Udal Batzordea eta Euskaraldia lantaldea 

 

2023ko azaroaren 12an