Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Gaztelekuaren auzolana eta irekiera ekitaldia

Abenduak 8an Gaztelekua atontzez amaitzeko auzolana eta ondoren irekiera ekitaldia izango dira.
08 ABE
Kultura

Itsasoar agurgarriak, 

Itsasoko Udalak, diru-laguntza bat tarteko,Gazte Lokala izandako BEHEKO TXOKOA txukundu, margotu (aurreko auzolanean) eta material anitzez hornitu du.

Txoko hau herritarrei zabaldu baino lehen,  paretetako batean mural bat margotu nahi da. Ondoren, herritarrentzat zabaldu eta irekiera ofiziala egingo dugu, eta nola ez, mokadutxo bat ere izango da inguratzen zareten guztiontzat. 

Muralaren margotze lanak egiteko  ABENDUAREN 8an, goizeko 10:30etan elkartuko gara eta lokalaren irekiera 12:30etan egingo da.  Denok zaudete gonbidatuta!!

   

                                                                              Itsasoko Batzordea

 

 

2022ko abenduaren 01ean