Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Gizarte langile berria

Bihotza Esnaola izango da Gizarte Langile berria Almudena Carrilloren ordez Abenduak 18tik aurrera.
18 ABE
Zerbitzuak

Itsasoar guztioi agur!

Orain arte Itsasoko Gizarte Langilea izan den Almudena Carrillo Mateos-ek Urretxuko Udalean behin-betiko plaza atera du eta bere jarduera osoa bertan egingo du.

Beraz, abenduaren 18tik aurrera, Itsasoko Udalean Gizarte Langilea-ren lanpostua Bihotza Esnaola Edo-k beteko du. 

Gizarte Langilea, orain arte bezala, asteazkenero egongo da Itsason,  15:30etatik 18:00ak bitartean. 

Berarekin egon  nahi duenak, hitzordua eskatu beharko du, bulego orduetan, Udaletxera deituta  (943477790) edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus.

Besterik gabe, jaso ezazue  gure agurrik beroena.

                                         

                                                        Udal Batzordea

Itsason, 2019ko abenduaren 18a