Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Herri Batzar berezirako deialdia

Itsaso 2030 plan estrategikoa jarri nahi da martxan, izan nahi dugun herria irudikatzeko. Siadeco enpresak lagunduta eman nahi da aurrera prozesua eta larunbateko Herri Batzarra izango da lehen pausoa.
08 EKA
Herri Batzarra

HERRI BATZAR BEREZIA ITSASON

                      Ekainaren 8an, larunbata, 19:00etan

 

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez datorren larunbaterako, ekainak 8,  HERRI BATZAR BEREZIA deitu dugu, Siadeco enpresaren laguntzaz, abian jartzera goazen ITSASO 2030 Plan Estrategikoa definitzeko herritarren parte hartzearen oinarriak zein izango diren, adierazteko. Prozesuan landuko diren ardatz nagusienak honako eremu hauek izango dira:

 
  • Etxebizitza politika
  • Enplegua eta tokiko ekonomia
  • Herri bizitza

Bide batez, apirileko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak ere partekatuko dira.

Denon artean etorkizunean zein herri irudikatu nahi dugun  pentsatzeko aukera dugunez, ahalik eta parte-hartze handiena izatearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Gonbidatuta zaudete, animatu!

 

EGUNA: ekainak 8, larunbata

ORDUA: 19:00ak

LEKUA: ITSASOKO ELIZAKO KORUPEA

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

 

 

Itsason 2019ko ekainaren 04an

Udal Batzordea